Gaur egun Interneten egotea ezinbestekoa da enpresa batek eskaintzen dituen zerbitzu edota produktuak jendeari ezagutarazteko. Baina edozein web horri ez da nahikoa. Bere diseinua ez bada pantaila ezberdinetara moldatzen (responsive) edo bilaketa motoreetan (google da ezagunena) duen posizionamendua ona ez bada alferrikako erraminta bat izan daiteke.

SIBIn zure web orria sortuko dizugu edo web zaharra berrituko dizugu, beti egungo diseinu batekin, dispositibo ezberdinetako pantailetara egokitzen dena, eta ondo posizionatuta egoteko lan egiten dugu. Zure beharretara egokitzen gara; web orri sinple bat, blog bat, online denda bat… zeuk erabaki.

RESPONSIVE DISEINUA

Zure weba bisitatzeko erabil daitezkeen dispositiboetara egokitzen diren txantiloi sorta handia dugu, beti ere zure markaren irudiarekin bat datozenak.

SEO

Zure weba bilaketa motoreetan ondo posizionatzeko lan egiten dugu, ezinbesteko gauza bisitak izan nahi badituzu.

E-COMMERCE

Produktuak saltzen badituzu baina ez baduzu online denda bat, guk sortuko dizugu bat zure web orritik erosi ahal izateko aukera egon dadin

CMS

Zure blogaren publikazioen kontrol osoa nahi baduzu, Edukiak Kudeatzeko Sistema (CMS) bat instalatuko dizugu, WorpPress edo Joomla bezala, eta erabiltzen irakatsi.